GRIALEKO KOFRADIA

Urtarrilaren 13an liburutegian matematikako jarduera bat hasi genuen eta  Erdi Aroko liburu bat (Grialeko Kofradia) irakurtzen hasi ginen; hiru saioko lana da eta otsailaren 10ean  bukatu genuien.
Grialeko Kofradia liburua zertan datza azalduko dizuegu: kontakizun honetan irakurleak Bigarren Hezkuntzako institutu bateko mutil bat ezagutuko du eta berarekin batera, denboran zehar, bidaia egingo du Erdi Aro interesgarriraino ailegatu arte. Erdi Aroko bizitza, oso era errealean deskribatuta, nolakoa zen ikusiko du eta Aro horrekin erlazionatuta dauden elementuak ezagutuko ditu (Grialeko Kofradia, Merlin aztia...). Horrez gain, irakurlea Euskal Herriko historiaz jabetuko da. Izan ere, istorioa Antso III Garcés Nagusiko erregealdian (XI. mendean) kokatuta dago. Istorio honen beste osagarri interesgarria zenbaki sistema da.
Honela, irakurleak zenbaki sistema asko dagoela jakin du. Orokorrean, munduan sistema hamartarra da erabiliena hamar hatzamar dauzkagu eta, baina euskeraz sistema "hogeitarra" erabiltzen dugu, kotuan hartu antzinako zibilizazioek behatzak ere erabiltzen zituen zenbatzeko.
Laburbilduz, istorio honetan irakurleak disziplina gehienak aurki ditzake. Liburuaren amaieran irakasleek Gida Didaktikoa daukate ikasgelan lan egiteko.
Hirugarren saioan, 1 zenbakiaren istorioa ikusi genuen, nola aintzineko zibilizaziotik gaur egungo zibilizaziotara erabilia izan zen eta zenbaki honen bilakaera zein izan zen urte guzti hauen ondoren.
Ekintza oso bitxia izan da eta ez genekien gauza piloa ikusi egin dugu.

 Hemen erabili dugun liburua, Iñigo Quesada Mentxakarena