IKASTEKO TEKNIKAK GUZTIONTZAT

IKASTEKO TEKNIKA BATZUK  erderaz egon arren datorren urterako eta geratzen den trimestrerako ea lagungarriak diren zuentzako.


http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2006/aprender_estudiar/index2.html

KORRIKA17

 Hemen dugu berriz aurten ere KORRIKA , aurtengoa 17.ena da eta abestia ikasteko eta entzuteko hemen bideoa.

GRIALEKO KOFRADIA

Urtarrilaren 13an liburutegian matematikako jarduera bat hasi genuen eta  Erdi Aroko liburu bat (Grialeko Kofradia) irakurtzen hasi ginen; hiru saioko lana da eta otsailaren 10ean  bukatu genuien.
Grialeko Kofradia liburua zertan datza azalduko dizuegu: kontakizun honetan irakurleak Bigarren Hezkuntzako institutu bateko mutil bat ezagutuko du eta berarekin batera, denboran zehar, bidaia egingo du Erdi Aro interesgarriraino ailegatu arte. Erdi Aroko bizitza, oso era errealean deskribatuta, nolakoa zen ikusiko du eta Aro horrekin erlazionatuta dauden elementuak ezagutuko ditu (Grialeko Kofradia, Merlin aztia...). Horrez gain, irakurlea Euskal Herriko historiaz jabetuko da. Izan ere, istorioa Antso III Garcés Nagusiko erregealdian (XI. mendean) kokatuta dago. Istorio honen beste osagarri interesgarria zenbaki sistema da.
Honela, irakurleak zenbaki sistema asko dagoela jakin du. Orokorrean, munduan sistema hamartarra da erabiliena hamar hatzamar dauzkagu eta, baina euskeraz sistema "hogeitarra" erabiltzen dugu, kotuan hartu antzinako zibilizazioek behatzak ere erabiltzen zituen zenbatzeko.
Laburbilduz, istorio honetan irakurleak disziplina gehienak aurki ditzake. Liburuaren amaieran irakasleek Gida Didaktikoa daukate ikasgelan lan egiteko.
Hirugarren saioan, 1 zenbakiaren istorioa ikusi genuen, nola aintzineko zibilizaziotik gaur egungo zibilizaziotara erabilia izan zen eta zenbaki honen bilakaera zein izan zen urte guzti hauen ondoren.
Ekintza oso bitxia izan da eta ez genekien gauza piloa ikusi egin dugu.

 Hemen erabili dugun liburua, Iñigo Quesada Mentxakarena

Pintxo lehiaketa

PINTXO LEHIAKETA

Abenduaren 23an pintxo lehiaketa bat egin genuen eskolan.
Pintxoak egiteko denok taldeka jarri ginen. Andereño Karmelek ekarri beharreko gauzak arbelan jarri zituen eta denok geneuzkan zerbait ekarri beharra, andereñoak ere bai.
Ekarritako gauzekin hasi ginen pintxoak egiten. Andereñori okurritu zitzaion pintxoak telebistako pertsonaiak izan al zirela.
Egin genituen bi pintxo bakoitzeko.

     
Gero gure taldeari izen bat jarri behar genion eta klasekoek esan genituen asko orduan andereñoak esan zuen CHEF TXIKIAK denoi gustatu zitzaigunez horrela deitu ginen.
Amaitu eta ondoren mahai batean jarri genituen 5. eta 6. mailako pintxo guztiak.
Epaileak mahaiatik pasatu ziren eta denak aztertu ondoren haien erabakia hartu zuten, ondoren epaile batek esan zuen pintxoak oso ondo zeudela eta nor izan zen aurtengo irabazlea.
Guk irabazi genuen lehiaketa eta diploma bat eman ziguten gure pintxoak oso deigarriak izan zirelako. Gero gure pintxoak denon artean jan genituen eta oso gozo egon ziren.

ESPEJO



ESPEJOKO EGONALDIA on PhotoPeach







ESPEJOKO 
IRTEERA
Azaroaren 22an goizeko bederatziak inguru Mungiatik Espejora irten ginen maletekin autobusez. Karmele eta Lourdes tutoreekin joan ginen.Eldu ginenean autobusetik bajatu ginen eta Ibai, Amets eta Imanol ezagutu genituen, hauekin pelikula bat egingo genuela esan ziguten. Maletak eta motxilak ordenatuta pasabide batetan utzi genituen eta bitartean gelak antolatu zituzten.Gela bakoitzean sei litera zeuden, guztietan komunak eta dutxak barruan zeudelarik. Gelak bero-bero zeuden (20 gradu inguru), nahiz eta kanpoan hotz haundia izan.
Filma egiteko pausoak ikasi genituen, eta hauek dira:
1-Gidoia idatzi. Gidoiak bi atal ditu:literarioa eta teknikoa. Azken honetan irudia, soinua, musika, non grabatu eta abar antolatzen da.
2. Produkzioa: eszenarioa, dekoratuak, aktoreak, jantziak, kamera, zuzendaria, aurrekontua, ekipo teknikoa…
3. Grabaketa: kamera, soinua grabatu
4. Postproduzioa
5. Publikatu edo argitaratu
Aurrekoaz gain, azaldu ziguten bukaeran kreditoak agertzea oso garrantzitsua dela.
Parte hartzaileen funtzioak hauek dira:Zuzendaria: nolabait dena kontrolatzen du baina kameraren ondoan egoten da. Kamerak behetik gora (kontrapikatua), goitik behera (pikatua) grabatu ahal du.Aktoreak: protagonistak, 1go mailakoak, extrak…Skript: toma onak eta txarrak apuntatzen dituena, zein dagoen ondo eta zein ez. “Gazapoak” kontrolatzen ditu.Klaketaria: taula beltz bat eramaten du non saiakerak eta tomak idatzita agertzen diren eta zabaltzen da soinua eta irudia batzeko. Klaketariak ozenki aipatzen ditu tomak eta saiakerak.Atrezzo: makillajea, arropa, dekoratuak
Soinu teknikaria: musika bilatu, efektuak txertatu, soinua eta irudia batu…
Ekoizleak: pelikularen jabeak dira, hau da, dirua ipintzen dutenak.
Kamerarekin plano desberdinak grabatzen dira:
Xehetasun planoak: adibidez begien planoaLehen planoa. Aurpegiarena, esaterakoGerrirarteko planoa
Belaunerarteko planoa (hau bakeroen filmetan ikusten da batibat, Oesteko pelikuletan), plano amerikarrak deitzen zaie.Plano osoa
Plano orokorra ( aktoreak eta tokiak)

Jantokia haundia zen eta oso txukuna. Bertan hiru janari ematen ziren: gosaria, bazkaria eta afaria. Arratsaldeetarako ogitarteko bat ematen zuten baina jantokitik kanpo jaten zen: jolastokian edo kalean, ekintzaren arabera. Ikasleak jantokian mahai gustietan banandu ziren; mahai bakoitzean bi arduradun zeuden. Jolastokian jolas mota asko zeuden: mahai jolasak (kartak, puzzleak…), ping-pong, ordenagailuak (internetarik gabe)… eta kanpoan saski baloian jolasteko pista handi bat. Herria lasaia, txikia, eta hotza! Goizetan teilatuak eta bedarra zuri- zuri agertzen zen. Benetan eskertzen zen barruko berotasuna. Teilatuan eguzki panelak zeuden instalatuta eta egun osorako mantentzen zen beroa barruan oso temperatura onean; honi esker gauez ez genuen hotzik nabaritzen lo egiten. Herrian, esan zigutenez, berrehun biztanle inguru bizi dira eta ez dago eskolarik. Umeak beste herri bateko eskolara joaten dira. Hori bai, frontoi galanta dute, frontoiaren ondoan kolunpio batzuk, erreka polit bat eta okindegi ospetsu bat “txoripanak” eta mota askotako pastak erosteko.
Espejotik gaztelura edo dorretxera oinez joan ginen oso urrun ez zegoelako (3 km. gutxi gora behera)
Sarreran gidariak egon ziren gure zain. Neska batek oso era erakargarrian erakutsi zigun barrutik dorretxea eta garai hartako istorioak azaldu zizkigun . Hallean tornu bat zegoen. Hau palankarekin indarra eginez, zubia igotzeko erabiltzen zen. Funtzio hau galdu zutenean tornuek, balantza bihurtu ziren gauzak pisatzeko.
Baita ere esan zigun leihoetan ez zeudenez kristalik pergaminoak erabiltzen zituztela hotzez babesteko. Pergaminoak arkumearen larruarekin egiten ziren.
Mota desberdinetako leiho zeudela esan zigun: leihatila txiki batzuk arkeruentzat, handik geziak botatzen ziren (polbora kanoietarako beranduago asmatu zuten eta kanoia sartzeko tronerak erabili ohi ziren.) izkinetan beste batzuk (prismaren formakoak), hauetatik ura irakiten botatzen zen olioagaz naztatuta, defendatzeko asmoz. Ate nagusia ere horrela defendatzen zen.
Kutxatzar batzuk ziren etxeetako armairuak, beranduago maindireak gordetzeko erabili zirenak.
Zeramika: Txuriz margoztutako ontziak ziren sukalderako erabiltzen zirenak (gatza, gantza eta abar gordetzeko).
Beste gela batean Varona familiaren jatorria azaldu zigun eta nola hasieratik, belaunaldiz- belaunaldi, gizonezkoen izena Rodrigo izan zen gaur egun arte; izan ere, dorretxearen jabea, Rodrigo, gurekin egon zen eta argazki batean agertzen da ikasleekin.
Dorretxearen barruan nobleen bizimoduak ez zeukan zerikusirik gaurko bizimoduarekin. Egongelan musika tresnak jotzen ziren, pianoa bereiziki, eta musika tertuliak egiten ziren.

Umeen etzatoki bat ikusi genuen (bi zatitan bananduta zegoen). Hauetan ez zegoen leihorik hotzetik babesteko eta gela berotzeko sutontziak erabiltzen ziren. Ohe gainean arropa beltzak zeuden. Gidariak komentatu zigun alargunak beltzez jantzita joaten zirela bizitza osoan eta honen kontrastea zen aurpegi txuri- txuriak zeuzkatela eta eguzkitarako itzalkinak erabiltzen zituztela. Argi geratu behar zen nortzuk ziren nobleak; langileak, berriz, (nekazariak, segalariak…) eguzkitan egon behar zirenez ez ziren txuri-txuri egoten.
Hormetan paper margotuarekin dekoratzen zen; irudia arrabola teknikarekin grabatzen zen zuri beltzean eta gero, eskuz, gainean koloreztatu egiten zen marrazkia.
Egongelaren horma bakoitzean istorioak irudikatzen ziren: ehiza, esaterako, komiki baten antzera. Kijotearen gela deitzen zaio egongela honi, zoruan bera bere zaldiarekin marraztuta dagoelako

.
Astearte gauean diskofesta egin genuen 11:30etarar-te dantza asko egin genuen, musika oso altua geneukala




HEMEN DUZUE GUK EGINDAKO BIDEOA espero dugu zuen gustokoa izatea. AGUR