Pintxo lehiaketa

PINTXO LEHIAKETA

Abenduaren 23an pintxo lehiaketa bat egin genuen eskolan.
Pintxoak egiteko denok taldeka jarri ginen. Andereño Karmelek ekarri beharreko gauzak arbelan jarri zituen eta denok geneuzkan zerbait ekarri beharra, andereñoak ere bai.
Ekarritako gauzekin hasi ginen pintxoak egiten. Andereñori okurritu zitzaion pintxoak telebistako pertsonaiak izan al zirela.
Egin genituen bi pintxo bakoitzeko.

     
Gero gure taldeari izen bat jarri behar genion eta klasekoek esan genituen asko orduan andereñoak esan zuen CHEF TXIKIAK denoi gustatu zitzaigunez horrela deitu ginen.
Amaitu eta ondoren mahai batean jarri genituen 5. eta 6. mailako pintxo guztiak.
Epaileak mahaiatik pasatu ziren eta denak aztertu ondoren haien erabakia hartu zuten, ondoren epaile batek esan zuen pintxoak oso ondo zeudela eta nor izan zen aurtengo irabazlea.
Guk irabazi genuen lehiaketa eta diploma bat eman ziguten gure pintxoak oso deigarriak izan zirelako. Gero gure pintxoak denon artean jan genituen eta oso gozo egon ziren.

0 comentarios: