ESPEJOKO EGONALDIA on PhotoPeach
IRTEERA
Filma egiteko pausoak ikasi genituen, eta hauek dira:
1-Gidoia idatzi. Gidoiak bi atal ditu:literarioa eta teknikoa. Azken honetan irudia, soinua, musika, non grabatu eta abar antolatzen da.
2. Produkzioa: eszenarioa, dekoratuak, aktoreak, jantziak, kamera, zuzendaria, aurrekontua, ekipo teknikoa…
3. Grabaketa: kamera, soinua grabatu
4. Postproduzioa
5. Publikatu edo argitaratu
Aurrekoaz gain, azaldu ziguten bukaeran kreditoak agertzea oso garrantzitsua dela.

Soinu teknikaria: musika bilatu, efektuak txertatu, soinua eta irudia batu…Ekoizleak: pelikularen jabeak dira, hau da, dirua ipintzen dutenak.
Kamerarekin plano desberdinak grabatzen dira:Xehetasun planoak: adibidez begien planoaLehen planoa. Aurpegiarena, esaterakoGerrirarteko planoa
Belaunerarteko planoa (hau bakeroen filmetan ikusten da batibat, Oesteko pelikuletan), plano amerikarrak deitzen zaie.Plano osoa
Plano orokorra ( aktoreak eta tokiak)
Jantokia haundia zen eta oso txukuna. Bertan hiru janari ematen ziren: gosaria, bazkaria eta afaria. Arratsaldeetarako ogitarteko bat ematen zuten baina jantokitik kanpo jaten zen: jolastokian edo kalean, ekintzaren arabera. Ikasleak jantokian mahai gustietan banandu ziren; mahai bakoitzean bi arduradun zeuden. Jolastokian jolas mota asko zeuden: mahai jolasak (kartak, puzzleak…), ping-pong, ordenagailuak (internetarik gabe)… eta kanpoan saski baloian jolasteko pista handi bat. Herria lasaia, txikia, eta hotza! Goizetan teilatuak eta bedarra zuri- zuri agertzen zen. Benetan eskertzen zen barruko berotasuna. Teilatuan eguzki panelak zeuden instalatuta eta egun osorako mantentzen zen beroa barruan oso temperatura onean; honi esker gauez ez genuen hotzik nabaritzen lo egiten. Herrian, esan zigutenez, berrehun biztanle inguru bizi dira eta ez dago eskolarik. Umeak beste herri bateko eskolara joaten dira. Hori bai, frontoi galanta dute, frontoiaren ondoan kolunpio batzuk, erreka polit bat eta okindegi ospetsu bat “txoripanak” eta mota askotako pastak erosteko.
Espejotik gaztelura edo dorretxera oinez joan ginen oso urrun ez zegoelako (3 km. gutxi gora behera)
Sarreran gidariak egon ziren gure zain. Neska batek oso era erakargarrian erakutsi zigun barrutik dorretxea eta garai hartako istorioak azaldu zizkigun . Hallean tornu bat zegoen. Hau palankarekin indarra eginez, zubia igotzeko erabiltzen zen. Funtzio hau galdu zutenean tornuek, balantza bihurtu ziren gauzak pisatzeko.

Baita ere esan zigun leihoetan ez zeudenez kristalik pergaminoak erabiltzen zituztela hotzez babesteko. Pergaminoak arkumearen larruarekin egiten ziren.
Mota desberdinetako leiho zeudela esan zigun: leihatila txiki batzuk arkeruentzat, handik geziak botatzen ziren (polbora kanoietarako beranduago asmatu zuten eta kanoia sartzeko tronerak erabili ohi ziren.) izkinetan beste batzuk (prismaren formakoak), hauetatik ura irakiten botatzen zen olioagaz naztatuta, defendatzeko asmoz. Ate nagusia ere horrela defendatzen zen.
Kutxatzar batzuk ziren etxeetako armairuak, beranduago maindireak gordetzeko erabili zirenak.
Zeramika: Txuriz margoztutako ontziak ziren sukalderako erabiltzen zirenak (gatza, gantza eta abar gordetzeko).
Beste gela batean Varona familiaren jatorria azaldu zigun eta nola hasieratik, belaunaldiz- belaunaldi, gizonezkoen izena Rodrigo izan zen gaur egun arte; izan ere, dorretxearen jabea, Rodrigo, gurekin egon zen eta argazki batean agertzen da ikasleekin.
Dorretxearen barruan nobleen bizimoduak ez zeukan zerikusirik gaurko bizimoduarekin. Egongelan musika tresnak jotzen ziren, pianoa bereiziki, eta musika tertuliak egiten ziren.

Umeen etzatoki bat ikusi genuen (bi zatitan bananduta zegoen). Hauetan ez zegoen leihorik hotzetik babesteko eta gela berotzeko sutontziak erabiltzen ziren. Ohe gainean arropa beltzak zeuden. Gidariak komentatu zigun alargunak beltzez jantzita joaten zirela bizitza osoan eta honen kontrastea zen aurpegi txuri- txuriak zeuzkatela eta eguzkitarako itzalkinak erabiltzen zituztela. Argi geratu behar zen nortzuk ziren nobleak; langileak, berriz, (nekazariak, segalariak…) eguzkitan egon behar zirenez ez ziren txuri-txuri egoten.
Hormetan paper margotuarekin dekoratzen zen; irudia arrabola teknikarekin grabatzen zen zuri beltzean eta gero, eskuz, gainean koloreztatu egiten zen marrazkia.
Egongelaren horma bakoitzean istorioak irudikatzen ziren: ehiza, esaterako, komiki baten antzera. Kijotearen gela deitzen zaio egongela honi, zoruan bera bere zaldiarekin marraztuta dagoelako
.
HEMEN DUZUE GUK EGINDAKO BIDEOA espero dugu zuen gustokoa izatea. AGUR
0 comentarios:
Publicar un comentario